Euskal Herriko Mugimendu Feminista burubelarri dabil azaroak 30eko greba feminista orokorra antolatzen. Hamaika dira egiten eta egingo dituzten ekimenak, eta bihar bertan Indautxun hasiko dute Bilboko deriba feminista; haien hitzetan, ibilaldi kolektibo bat, elkarrekin zainketen narratiba integral bat eraikitzeko. Baina ekimenaren nondik norakoak hobeto azalduko dizkigu Maddi Bilbao Alde Zaharreko Mugimendu Feministako kidearekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Ekimena goizeko 10:30etan hasiko da Indautxuko plazan eta 8 geldiune egin ondoren Udaletxe parean amaituko da.
Deskargatu hemen.