Elikaldia Urriaren 16an abituko du. Esperientzia bat izan nahi du, denbora batez gure elikaduran erreparatzeko hausnartzeko. Zer jaten dugu, nola dago ekoiztua, nondik dator. Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz dituen esperientzia pilotua da.  Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetako bizilagunen kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko auzolan dinamika proposatzen digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231004_david_elikaldia.mp3 Deskargatu […]

Larunbatean abiatuko da Elikabilbo jardunaldia. Elikabilbo eragile ezberdinen arteko elkarlanaren eta saretze lanaren ondorioz sortu den hiri mailako ekimena da. REAS, IPES, BIZILUR, EKOLOGISTAK MARTXAN eta LABORE elkarteek antolatu dute ekimena. Elikabilboren sustatzaileak Bilboko elikadura sistemarengatik kezkatuta daude. Azken bi urteetan bizi izandako pandemiak eta gaur egungo Ukrainako gatazkak agerian […]

Laboreko dendak urtebete egin berri duenean, Elikadura burujabetzako bigarren jardunaldiak antolatu dituzte Labore eta Ipesek azaroaren 6tik 8ra. Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik? galderapean kontsumitzaileak nekazariei hurbiltzeaz, nekazaritzaren etorkizunaz eta Ipar Euskal Herriko nekazaritzaz arituko dira hiru egunotan. Gaur arratsaldea hasiko dira jardunaldiak, nekazari eta kontsumitzaileen arteko aliantzak landuz. Kafe […]

50 herritan baino gehiagotan egingo dute estatus politikoari buruzko galdeketa igande honetan, eta horrekin milioi erdi bat lagun inguru izango dira erabakitze eskubidea praktikan jarria izango dutenak. Horretaz Xabier Letonak egindako erreportajea nabarmendu du Argia astekariko Lander Arbelaitzek. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliaren harira, Jenofa Berhokoirigoinek Fronte Nazionalaren […]

Etxalde nekazaritza iraunkorraren aldeko ekimenak eta Eskubide Sozialen Kartak elkarlanean, elikadura osasuntsurako eskubidea ziurtatzeko bide-orria aurkeztu dute. Manifestuarekin batera, bertoko produktu freskoa erosteko telefono mugikorrerako aplikazioa ere plazaratu dute. Elikadura osasuntsua lortzeko “elikadura burujabetza” eta “nekazari eta arrantzaleen lana” ezinbestekoa direla azpimarratu dute. Baserritar eta arrantzaleek “edozein herriren eraikuntzarako oinarriko […]

Laster Martxaren 8a dator, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta urtero legez gure herri eta hirietako kaleak more kolorez janztera irtengo gara emakumeen eskubideak aldarrikatuz, era guztietako indarkeria matxistak salatuz.  Etxaldeko Emakumeen Taldeak ez du aukera hau galdu nahi elkarrekin partekatzeko, ahalduntzeko, hausnartzeko, ondo jateko eta primeran pasatzeko eta topaketak antolatu dituzte […]

Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago? Galdera guzti hauek erantzuten saiatuko dira Zer jan Nola erosi jardunaldietan. helburu argia dute, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzea eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabidea” izatea da. Paul Nicholsonek parte […]