SOINUGELA: Gospelaren urrezko garaia

gospel-hymns-excelsior-editionAEBetako zenbait eliza betidanik baliatu izan dira musikaz, beren eliztarren fedea sendotzeko asmoz. Barneko sentimenduetatik ateratako kantuak, beti ere Jainkoaren loria gorestea xede izan dutenak eta gizon-emakume beltzen artean berebiziko oihartzuna izan zutenak hasieratik beretik. Hainbesteraino ere, ezen eliz kantuetatik genero oso bat sortu baitzen denboragarrenean: gospel delakoa, alegia. Gaurkoan musika hori gogorarazi eta gozarazi nahi izan digu Pedro Elias Igartuak lau diskoz osaturik datorren “Golden Age of Gospel (1945-1958)” bilduma bikaina ezagutzera emanez.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:MAIALEN OREGI, Manahmana enpesan ekinean, harreman-berrikuntzan

og. Ots 4 , 2010
Kontsultoretza esperimentalan diardu Manahmanak. Sortu ere nahiko modu esperimentalean sortu zen 2008an. Team Academy delakoa jendeari enpresa sortzen laguntzeko metodoa da. Finlandiatik ekarritakoa. 10 lagun inguru aukeratzen dituzte eta urte batean  zehar lidergoa, talde-lana. marketina eta antzeko gaiak lantzen dituzte “coach” delako baten laguntzaz. Baina, gai horietan trebatzeko lehenengo baldintza, […]

Honekin lotuak