1937ko maiatzaren 21ean atera zen Habana ontzia Santurtziko portutik: lau mila haur zeramatzan Erresuma Batura, asko ez ziren inoiz itzuliko. Gaurkoa bezalako egun batez Ingalaterrara bidean abiatu zen Habana, Atlantikoan barna, barruan 15 urtez azpiko 3.800 inguru haur, ehun irakasle, ehun emakume boluntario eta 15 apaiz zihoazela. Euskal haur errefuxiatuen oroitzapena gordetzeko sortu zen Basque Children of 37’UK elkartea.
Gaur etxebizitzarako eskubideaz, errepresioaz eta herri antolakuntzaz hitz egingo dugu. Bilboko Zurbaranbarri auzoan etxegabetze bat geldiarazteko ekintza batean parte hartzeagatik, AZET Etxebizitza Sindikatuko hainbat kidek 5.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte. Sindikatuak salatu du ez dela kasu isolatua, baizik eta etxebizitza mugimenduaren eta oro har herri mugimenduen aurka ematen ari […]