BEHIALAKO EGUN BATEZ: Fernando Aire, “Xalbador”

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, Urepelen, Xalbador bertsolaria. Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a – 1976ko azaroaren 7a) bertsolaria eta artzaina izan zen. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatu zitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen.

Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu zuen. 1946tik 1960ra bitartean, Hego Euskal Herriko bertso saioetako asko irabazi zituen. 1960ko Bertsolari Txapelketa Nagusian hirugarren izan zen; 1962 eta 1965ekoetan, hirugarren; eta 1967koan, bigarren. Azken urte horretan, txapelketa horretako historian izan den gertakari ospetsuenetako baten protagonista izan zen, gainera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Ez galdu arren!

ol. Aza 7 , 2025
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251107_agenda_anaidan_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.    

Honekin lotuak