BEHIALAKO EGUN BATEZ: Maurizia Aldeiturriaga hil zen

Gaurkoa bezalako egun batez, 1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero jolea. Zeberion jaio zen, bertako Egia auzoan, 1904ko irailaren 22an, San Maurizio egunez. Bederatzi urte bete berritan Basurtura joan zen neskame, tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko hariki fabrikan hasi zen lanean. Hamabi urte besterik ez zuela hasi zen Maurizia jaiegun eta festetan herriko plazetan Joakin Goti, Jose Rotaetxe eta Juan Txapelekin hasi zen panderoa jotzen. Plazarik plaza ibiliz ezagun bihurtu zen, eta Leon Bilbao albokariarekin batera hainbat grabaketatan parte hartu zuen. Abesteko modu kementsua zen Mauriziaren musikaren ezaugarri nagusia.

Deskargatu hemen.

One thought on “BEHIALAKO EGUN BATEZ: Maurizia Aldeiturriaga hil zen

  1. Maurzia arrasko “pandero” jotzailea, Ator>adore jainkosarekin gonbaratu dot, bera ere kriskitin jolea izanik, bizitzari poza ezarten aleginten zelako eta bakezko harremonak armonian sortzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA 292#: Giante, Bele, Imarhan, Kadebostany, Twisted Teens, Maraca Diablo, Baxter Dury

ar. Mai 19 , 2026
Gaurko saioan, bertoko eta kanpoko proposamen batzuk ekarri ditugu, bakoitza bere mundutxo berezian murgiltzen den arren denek badutelako hari komun bat: tonu pertsonala eta soinu landua. Lehenengo geltokia Giante izango da, Beste norbait izan diskoarekin. Bertan, intimitate giroko kantuak datoz, gitarra eta ahotsen artean espazio handia utziz, tentsio neurtua sortzen […]

Honekin lotuak