BEHIALAKO EGUN BATEZ: Nakba eguna

Urtero, maiatzaren 15ean, mundu osoko palestinarrek, 12,5 milioi inguru, Nakbaren eguna gogoratzen dute, Palestinaren garbiketa etnikoari eta 1948an Palestinako gizartearen ia  erabateko suntsipenari erreferentzia eginez. Baina Nakba edo hondamendia ez zen 48ko maiatzaren 15ean hasi, ezta amaitu ere, jarraian ikusiko dugunez. Egun hartan, Israelgo Estatua aldarrikatu zuen mugimendu sionistak. Israelen sorrera prozesu bortitza izan zen eta, mugimendu sionistaren asmoak betez, ehunka mila palestinar beren sorterritik -behartuta- kanporatzea ekarri zuen, gehiengo juduko estatu bat ezartzeko.

1947 eta 1949 artean, 1,9 milioi biztanletik gutxienez 750.000 palestinar errefuxiatu bihurtu zituzten estatu judu aldarrikatu behar zuten horen mugetatik kanpora bidaliz. Indar sionistek Palestina historikoaren lurren ehuneko 78 baino gehiago hartu zuten, 530 herri eta hiri inguru suntsitu eta etnikoki garbitu zituzten, eta 15.000 palestinar inguru hil zituzten ankerkeria ugaritan, tartean 70 sarraski baino gehiago. 1948ko maiatzaren 15a Nakba oroitzeko egun ofiziala bada ere, talde sionista armatuek askoz lehenago abiarazi zuten palestinarrak bortxaz egozteko prozesua. Izan ere, maiatzaren 15erako, lanaren erdia egina zuten: palestinar errefuxiatu guztien erdia jada  beren herrialdetik indarrez kanporatua zuten ordurako. Israelek palestinarrak zapaltzen eta desjabetzen jarraitzen du gaur egun, Nakba garaian baino modu ez hain esplizituan batzuetan, eta are bortitzagoan besteetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Asteburuan, "LJ 75" antzerkiaren estreinaldia Leioako Umore Azokan

az. Mai 15 , 2024
CIA. BARSANTI kale antzerkiko taldeak “LJ 75” lan berria estreinatuko du ostiralean eta larunbatean, martxoaren 17 eta 18an, Leioako Umore azokan. Pako Revueltasek zuzendu du antzerkia eta berak kontatu dizkigu antzerkiaren nondik norakoak. Bestalde azaldu du, haientzat antzerkietan gai sozialak sartzea guztiz naturala eta normala dela eta horrela egiten dutela […]

Honekin lotuak