‘Högeitavåt’ emanaldia sortu dute Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek idazlearen poema batean oinarrituta

Analfabetoa poesia liburua Iñigo Astizen azken lana izan da bere idazle izaeran. Orain liburu horren poema bat oholtzara eraman du Mikel Ayerbe literatura irakaslearen laguntzarekin. Biok batera irakurraldia eta performancea ez den ikuskizuna sortu dute. Hau ez da bikotearen lehenengo aldia oholtzaren gainean, duela urte batzuk lan egin zutelako Astizen beste poema bat oinarria izanik.

‘XXI. mendeko poesia’ dela  eta emanaldiaren zentzua bizi garen garaian dagoela argudiatu du idazleak, egunerokotasunean murgiltzen baita edukia. Esperientzia berri honen inguruan solastatu du gurekin Iñigo Astizek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 110: farmakoak ur sisteman (Haizea Ziarrusta)

og. Aza 14 , 2019
Farmakoek eta ultramore iragazkiek arrainetan zenbaterainoko presentzia duten aztertu dute UPV/EHUko Kimika Analitikoa Saileko ikertzaileek. Uretara batere ardurarik gabe botatzen diren antidepresiboez, antibiotikoez eta eguzki kremez ari gara, besteak beste. Halaber, kutsatzaile horiek arrainen ehunetan eta jariakinetan nola metatzen diren, nola eraldatzen diren eta maila molekularrean zer eragin duten aztertu […]

Honekin lotuak