Azken urtean euskal presoen egoera aldatu da, ostiralen jakin genuen, zazpi euskal presoren destino berriak jakinarazi ditu Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Horietako hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta lau, berriz, Euskal Herritik gertuago dauden kartzelatara hurbilduko. Gerturatzeak presoen senide eta lagunen zama arintzen du, baina oraindik ere mobilizazioak egingo […]

Plentziako Itsas Estazioan akuikultura adimenduna lortzeko bidean urrats garrantzitsua suposatzen duen ikerlana bururatu du Harkaitz Eguiraun ingeniariak. Izan ere, arrain multzoak sentsore biologiko gisa erabil daitezkeela frogatu berri du berak. Horixe da, hain zuzen, gaurko Zientzialari saio honetan Harkaitzek erabiliko duen gaia. Industria-elektronikako industria ingeniari teknikoa da Harkaitz Eguiraun; industria […]

Beste bala bat ekarri dugu bertsolaritza ardatz duen POTTO saioan. Gaurkoan Delorean partikularra hartu eta 2019ko udara egin dugu salto. Abuztuaren 21ean, Bilboko Aste Nagusiaren baitan eta Algara konpartsan, Aste Nagusiko bertsolari gazteen II. sariketa ekarri dugu gogora: Maite Sarasola gai-jartzaile zutela, bertan izan ziren kantuan Xabat Illarregi, Iruri Altzerreka, […]

Gaurkoan bat egin dugu Uribe Kostako Hiruka agerkariko Irantzu Sagarminaga kazetariarekin, eskualdeko berri aipagarri batzuk nabarmentzeko. Hasteko, joan den hilaren 25eko osoko bilkuran Plentziako Udalbatzak aho batez onartu zuen Placentia (Kanada) eta Plentzia herrien arteko senidetzea. Horren helburuetako bat da herri bien arteko lankidetza sustatzea, adiskidetasun-loturak indartzeko eta harremanak ugaritzeko. […]

Aurreko saioari jarraipena emateko asmoz, bertsoaren mundu koloretsua aletu nahian, Plentziako antolin deuna jaietan izandako bertso-jaialdia izan dute hizpide Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Ezin ahaztu notizietarako tartea eta agenda-proposamena. Gora Gu eta Gutarrak!! https://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/151014potto.mp3 Deskargatu hemen.

Uda osteko merezitako atsedenaldiaren ostean, bueltan da POTTO irratsaioaren haize freskoa. Oraingoan, tamalez, aldaketa batzuekin. Gure Irratiaren eta Potto saioaren alma mater izandakoak, APOLOK,  uztailaren aurreneko egunetan utzi baikintuen. Hemendik aurrerako saio guztiak, bere omenez! Oporretatik bueltan, udako saioei begiratua eman diote Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak; aurreneko saio honetan […]