Giro paregabea festetako lehenengo egunean

 

Arriagako plaza jendez lepo izan zen larunbatean, kolorez busti zuten bilbotarrek. Festa lehertu aurretik Arriaga barruan jendetza batu zen hasierako ekitaldian, protokolozko ekitaldia izan zen antzokiaren barrualdean. Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu batu  ziren jaien hasierako unera, baita alderdi politikoetako ordezkariak eta legebiltzarkideak ere. Bilboko Udaleko zinegotzi eta ordezkariak ere bertan ziren, baita konpartsakideak ere. Horiek guztiek osatzen zuten txupinaren aurretik antzoki barruan bizi izan zen giroa.

Juan Mari Aburto alkateak dena prest dagoela eta ondo pasatzeko deia egin zuen, beti ere errespetuz.

Deskargatu hemen.

Itziar Urtasun jaietako zinegotziak berriz ere erasorik gabeko aste nagusiaren alde berba egin zuen eta martxan jarritako kanpaina gogora ekarri zuen.

Deskargatu hemen.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako  sailburua ere Arriaga barruan topatu genuen, aurten lehenengo Aste nagusia du kargu horrekin baina betiko ekitaldietara hurbiltzeko asmoa duela kontatu digu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Suziriarekin batera lehertu da festa, bederatzi egun etenik gabe

al. Abu 21 , 2017
Arriagako plaza jendez lepo izan zen larunbatean, kolorez busti zuten bilbotarrek. Lehenengo konpartsek jaitsiera egin zuten zazpi kaleetako kale estuetatik. Giro paregabea izan zen. Konpartsen koloreak nagusi eta musika eta dantza. Hona hemen bertan jasotako une batzuk. https://bilbohiria.com/docs2/2017/Aste%20Nagusia17/170820_konpartseroak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak