Larunbatean Kale Nagusitik zuzeneko saio berezia egin genuen. Aratusteak, karnabalak… inauterietako egun handia izan zen Bilbon. Eguraldia lagun izan genuen eta sekulako giroa izan zen Bilboko karriketan. Saioa Juan Mari Aburto alkatearekin eta Itziar Urtasun jaietako zinegotziarekin abiatu genuen. 1984tik, Bilboko Aratusteetako parte dira Farolin eta Zaranbolas. Aurten Lander Otaola […]

Atzerako kontaketarekin batera, zuzeneko saioa abiatu dugu du Kale Nagusitik. 12:30etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak izan dira gurean; Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa. Hektor Ortega entzuten ari gara orain GOMUTAN saioko “Aratusteak, inauteriak, karnabalen bilakaera Bilbon” atalarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200222_hektor_ortega_ihauteriak.mp3 Itziar Urtasun, jaietako zinegotzia, eta Joseba Rosales, jai arloko koordinatzailea ditugizan ditugu […]

Zorion Egileorrek pregoia irakurrita eta Aixeberri konpartsako Saioa Dominguezek txupina botata, hasi da Bilboko Aste Nagusia. Jendetza bildu da Arriaga antzokiaren inguruan. Arriaga barrutik jarraipen bezia egin dugu , eta giro aparta izan da arratsalde ososan zehar. Zorion Egileor urduri zegoen pregoia irakurri aurreko minutuetan. Saioan zehar hainbat gonbidatu izan […]

Bizkaian, bi emakume erail dituzte 2017. urtea hasi zenetik, eta urtarriletik irailera bitarte 2.070 eraso zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bizkaiko Indarkeriaren Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, 2.581 emakumeri eraso zieten Bizkaian 2016an. Beste era batean azalduta, egunero, zazpi andrek jasan zuten indarkeria matxista. 2016an Bizkaian jazotako erasoen %30ª […]

Udaleko Berdintasun Sailak ostiralean genero-indarkeriak ama eta seme-alaben arteko harremanean eta loturan duen eragina aztertu du Berreginen Museoan eginiko jardunaldian. Saioa Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak inauguratu du. Ondoren, hauek izan dira hizlariak: Montserrat Plaza i Aleu, doktorea Psikologia Sozialean eta genero-indarkeriak amatasunean duen eraginari […]

  Arriagako plaza jendez lepo izan zen larunbatean, kolorez busti zuten bilbotarrek. Festa lehertu aurretik Arriaga barruan jendetza batu zen hasierako ekitaldian, protokolozko ekitaldia izan zen antzokiaren barrualdean. Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu batu  ziren jaien hasierako unera, baita alderdi politikoetako ordezkariak eta legebiltzarkideak ere. Bilboko Udaleko zinegotzi eta ordezkariak ere […]

Bilboko Aste Nagusiko lehen egunean politikari ugari bildu zen Arriaga barruan. Festa eztanda egin aurretik izan genuen haien hitzak jasotzeko aukera. Bilboko jaietako eta berdintasun saileko zinegotziak Itziar Urtasunek herritar ororentzako egitarau antolatu dutela aipatu zigun. Arnaldo Otegik Bilboko Aste Nagusiaren eredua goraipatu zigun. Itsaso Atutxarentzat su artifizialak dira Aste […]