Euskal sindikatuak Kataluniari babesa eman diote

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, eta HIRU  elkarretaratzeak egin dituzte hiriburuetan. Deialdia ‘Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki’ lelopean egin dute. Bilbon Moyua plazan bilduko dira. Bertan, Txiki Muñoz eta Garbiñe Aranburuk, ELA eta LABeko Idazkari Nagusiak, hartuko dute hitza, Kataluniako herriari babesa emateko. Gabiñe Aranburuk esan du Espainiako Estatuak “salbuespen egoera” ezarri duela Katalunian eta “errepresioa” erabiltzen ari dela erreferenduma galarazteko.Txiki Muñozek ere EAJren jarrera hartu du ahotan, eta alderatu egin ditu Katalunian ikusten duen “borondate sendoa” eta Ibarretxe plaza aurkeztu zenean erakutsitakoa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aiko taldea jendea dantzan jartzen gogoz

og. Ira 28 , 2017
AIKO Taldeak Dantzaldi Ibiltaria ekimena jarriko du martxan Campos Elisios antzokian, urritik ekainera klaseak astero eskainiko dituzten dantza eta kantu ikastaro egonkorrak. Gaurkoan dantzaz mintzatu gara Sabin Bikandirekin. Dantzaldi Ibiltaria ekimenak azken hamarkadan 4.000 pertsona baino gehiago batu ditu. Dantza ikastaroa urriaren 2an, astelehenean, hasiko da, oinarrizko mailako klaseekin arratsaldeko […]

Honekin lotuak