Oihana da Herriak ez du barkatuko eleberriko protagonista. Duela 22 urte ETAk aita hil zuen, edo duela “22 urte Aita hil zela, hil zutela edo hil ziotela”, egileak azaldu duenez. Irati Goikoetxe idazlearekin izandako solasaldia duzue hemen entzungai. Duela bi urte Igartza literatur beka irabazi ostean ondu du lana, eta indarkeriak eragindako mina hartu du ardatz. Aita hil eta 22 urtera EHUko antropologia irakasle baten deia jasoko du Oihanak, berarekin hitz egin nahi du ikerketa abiatu duelako. Biktimen lekukotasunak biltzen dabil. Oihanaren zauria sendatu gabe dago, urteak igaro arren, eta bizitzan aurrera egin badu minak eta gertakari latzak baldintzatu du. Irati Goikoetxeak Oihanak amarekin duen erlazioa, Martin anaiarekin dituen tentsioak edota Lukas eta Katti seme alabekin duen komunikatzeko ezintasunean murgiltzen gaitu eleberriak.
Deskargatu hemen.