IRRATIA.COM 171#SAIOA: Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa

asel-pancartaAsel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.
Aselaskatu.org ekimenko partaide bat ere gurean izan da, auzolanean egin dugun saio honetan. Mila esker Dabid!

logovw10_fondovideoweb10
videoweb10
Internet sarea, bideo sorkuntza… batuko dira asteburu honetan Bilbon ospatuko diren videoweb10 topaketetan. Arantza Garces Nickdutnik saioko aurkezleak bideogintza eta sareaz mintzatu zaigu, bideosortzaileen topaketa aitzaki moduan hartuta

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: 'Euskal Herria helmuga' dokumentala

al. Ots 22 , 2010
Egun Euskal Herrian den emigrazioa, batzuek arrotza jo arren, ez da gauza berria. Hori argitzeko,’ Euskal Herria Helmuga’  izenpean, Patrizia Muñozek dokumentala egin du. Patrizia Muñozek bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzen ditu migrazio bien artean dauden puntu komunak azalaratzeko. Alde batetik Luz Amparo Pimiento agertzen zaigu eta bestetik Periko Solabarria. Gaurko […]

Honekin lotuak