EUSKARA JENDEA: Ingeles testigantzak Napoleonen garaian #Xamar #Euskarajendea

Napoleonen armadak Europa gehiena hartua zuela, betiko etsaia ingelesak ziren. Portugaletik hasi ziren ingelesak emeki-emeki frantsesak kanporatzeko ekinaldia. Lau urtera, Gasteizko gatazkaren ondoren 1813an Nafarroara Sakanatik sartuta iritsi zirenean sorpresa hartu zuten, espero ez zuten herri bat aurkitu zuten ezustean, lau urteotan espainiera ikasita, aurretik iragandako lurretan bezala espainiar hiztunak espero baitzituzten. “Nafarroako jendea oso ergela eta beraien mintzaira ulertezina” iruditu zitzaien eta keinuka ibili behar izan zuten bertakoekin komunikatu ahal izateko.  Hizkuntzarekin ez ezik, neskekin ez omen zuten zorte handirik ukan, ziotenez “ez genuen neska euskaldun hauekin espainolekin ukan genuen zortea izan”. Beraien testigantzak komentatu ditugu Xamarrekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #232: Etorkizuna hemen dago, Errealitate birtuala, Googleren Smarphone berriak...

al. Urr 16 , 2017
Aste honetan bueltatzen gara etorkizunari buruz berriro ere eztabaida egiteko. Errealitate birtuala, Google-en mugikor berriak, autoen istripu mezu automatikoak eta Vodafoneko Wifi puntuak baita ere sartuko dira gure eztabaidan. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean232.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak