Gaurko atalean Xamarrek Etxera Bidean azken liburua aurkeztu digu. Ezohiko lana dugu hau, testigantza bat, lekukotasuna jaso du Xamarrek. Garraldan (Aezkoa ibarra, Nafarroa), 1980. urtean, amatxi euskaldun baten harridurak eta deserosotasunak ez zuten mugarik, ordu artio erdalduna zen ilobak lehenbizikoz Euskaraz hitz egin zionean. Horrela hasten da Frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunaldi baten istorioa, jatorriz zegozkion hizkuntzaren eta kulturaren gabeziaz ohartuta, haien berreskurapenean murgildu zen belaunaldiarena. Memoria historikoa ez da gerra kontuetara bakarrik mugatu behar, Xamarren iritziz, ondorioak hura bizi izan ez zutenengana ere hedatu zirelakoz urtetan. Mintzaira ikasten, historia ezagutzen, herri kultura baloratzen… galdutakoaren bila.
Deskargatu hemen.