Next Station plataformak ikus-entzunezko sortzeko ideia lehiaketa jarri du martxan

Next Station ikus-entzunezko formatuan proposamen berritzaileak ateratzeko asmoa duen plataforma da. Next Station ikusentzunezko bigarren lehiaketa jarri du martxan. Jokin Echevarriak eman dizkigu lehiaketaren xehetasunak. Next Station plataformak deialdi bat egin du euskal sortzaileak erakartzeko. Euskarazko lehen serie digitala ekoiztea da asmoa, azken-azkeneko teknologia erabiliz gainera, 4K ultra-bereizmena. Proiektua asmo handikoa da; seriearen denboraldi oso bat filmatzea da xedea, 6 kapitulu guztira. Aurkeztutako proiektu horietatik 20 aukeratuko dira, eta hautaketa bi modutara egingo da: batetik, aditu talde batek erabakiko du beren ustez zein diren ideia onenak, eta, bestetik, jendeak sare sozialen  bidez eman ahal izango du bere botua. Ondoren, hiru sortzaile hautatuko dira, beka baten bidez prestakuntza jasotzeko. Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen egoitzan, BBF eraikinean (Bizkaiko Berrikuntza Faktoria) eta Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan jasoko dute prestakuntza hori.

Informazioa: www.nextstation.club

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Estitxu” abeslariaren inguruko dokumentala ikusgai Zinebin

ar. Aza 14 , 2017
Asteazkenean  azaroak 15, zinebi jaialdiaren barruan ”Estitxu” dokumentala estreinatuko da. Otsailean 25 urte beteko dira zendu zela. Franck Dolosor kazetariak egin du dokumentala, dokumentalaz honako hau irakurri diogu, “Nahiz eta mende laurdena iragan den, Estitxu “bizirik” dago eta bada garaia zor zaion aitortza emateko, iruditan, solasean eta kantuz nola ez…”. […]

Honekin lotuak