Bueltan dator Hertzainak taldea. Gaur iragarri dute BECen eta Gasteizen joko dituzte azken bi kontzertuak, abenduaren 16an Barakaldon eta urtarrilean Gasteizen, urtarrilean izango da baina ez dute zehaztu eguna eta lekua baina gertuko lekua izango dela iragarri dute. Josu Zabala eta Luis Javier Saiz Txanpi batu zaizkigu irratira. Bueltaren nondik norakoak kontatu dizkigute, 2019an piztu zen hazia Kafe Antzokian eta Euskalduna jauregian Josu eta Garik emandako kontzertu gogaikarrien ostean talde osoa batzeko saiakera ezin izan zen gauzatu eta pandemiaren ostean dator “Azkena gure alde” deituriko ekimena. Gure ondarearen festa bat antolatzea izan da asmoa eta eurak aitzakia baino ez direla aitortu digu. Erretiroa hartuta Josuk aitortu digu jubilatu baten bizitzan helburu berriak sortzea garrantzitsua dela. Solasaldi interesgarria izan dugu Josu eta Txanpirekin.
Deskargatu hemen.