PIPERPOLIS: Izar piano jolearen historia, Marie de Jongh taldearen antzezlan berria

Izar da Marie de Jongh konpainiaren lan berria, Jokin Oregik zuzendutakoa. Ekoizpen lan hau Amour aurreko antzezlanaren ondoren dator, Arriaga Antzokiarekin ekoiztu zen eta bertako agertokian estreinatu zena. Ostegunean estreinatuko dute eta gaurkoan Izar antzezlana ezagutzeko aukera izan dugu. Izar, sei urte dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia apartekoa da. Baina ezustean gurasoa hil eta horri aurre egin beharko dio. Marie de Jongh konpainiak keinuetan oinarritutako ikuskizunak sortzen ditu; inolako elkarrizketarik gabeak, hizkuntzarekin erlazionatutako edozein oztopo neutralizatzen duen eta antzezlana nazioartera zabaltzeko aukera errazten duen berezitasuna. Kontakizun delikatu, hunkigarri eta zirraragarriek, nagusiek eta txikiek ezagutzen eta miresten duten zigilu propioa eman diote.

Deskargatu Hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hainbat indarkeria sufritutako biktimek bat egin dute Sarek urtarrilaren 13rako Bilbon deitu duen manifestazioarekin

az. Abe 27 , 2017
Gure herrian izandako indarkerien biktima anitzek bat egin dute urtarrilaren 13rako Sare herritarrak Bilbon deituriko manifestazioarekin. Rosa Rodero ETAren biktimak eta Ane Muguruza GALen biktimak irakurketa bat egin dute beraien babesa emanez urtarrilaren 13an egingo den manifestazio nazionalari. “Gure izenean giza eskubideei bai haien urraketari ez” deituriko agiria irakurri dute. […]

Honekin lotuak