Hainbat indarkeria sufritutako biktimek bat egin dute Sarek urtarrilaren 13rako Bilbon deitu duen manifestazioarekin

Gure herrian izandako indarkerien biktima anitzek bat egin dute urtarrilaren 13rako Sare herritarrak Bilbon deituriko manifestazioarekin. Rosa Rodero ETAren biktimak eta Ane Muguruza GALen biktimak irakurketa bat egin dute beraien babesa emanez urtarrilaren 13an egingo den manifestazio nazionalari. “Gure izenean giza eskubideei bai haien urraketari ez” deituriko agiria irakurri dute. Agerraldian, Ane Muguruza eta  Rosa Roderoz gain, Paul Rios eta Edurne Brouard izan dira. Ideologia eta atxikimendu politikoak alde batera utzi eta giza eskubideen alde egiteko unea dela nabarmendu dute. Beraien arabera, bakea giza eskubideak eta elkarbizitza bultzatzeko unea da eta, horregatik urtarrilaren 13an parte hartuko dutela iragarri dute, aurretik beste kolektibo batzuek iragarri bezala. Biktimek ez dute nahi beraien izenean presoei ezta haien senideei eskubideak urratzen jarraitzea.  Adierazi dutenez, beraien mina ez da baretzen bortxakeria horren eragileei gorrotoan oinarria hartzen duen kartzela politikak sufriaraziz. Euskal presoei azken hamarkadotan ezarritako mendekuzko kartzela politikaren kontra aurkeztu dira. Familiarengandik eta lagunengandik urruntzea, larri gaixorik dauden presoak kartzelan jarraitzea edota bizi osorako ezkutuko zigorrak ahalbideratzen dituen salbuespeneko legediaren kontra azaldu dira.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Bob Dylan gospel garaian (1979-1981)

az. Abe 27 , 2017
1978an, Dylanek 37 urte zituenean eta Street Legal grabazioaren biran zegoenean, San Diegoko kontzertu batean baten batek  zilarrezko gurutze bat bota zion agertokira. Dylanek gurutzea jaso eta kristau bihurtu zen. Ondorengo hiru urteotan Slow Train Coming, Saved eta Shot of Love grabatu zituen eta gospel espaloitik ibili zen. Jende asko […]

Honekin lotuak