PIPERPOLIS: Izate Taldea eta ‘mea Culpa’ nobela

Uxue Apaolazak ‘Mea Culpa’ eleberria plazartu berri du, igartza bekari esker. bere lehen nobela da, Lur du protagonista; iraganeko mamuak akabatu nahi dituen neska dugu.

Bestetik Gure negu hotzak izeneko bigarren diskoa kaleratu du Izate taldeak. Donibane Lohitzunen sortu zen taldea 1999an, 2006an diska izeneko lana atera zuten eta hiru urtez lanean aritu ostean hamabi kantu berri aurkeztu dituzte. Gurean izan da Peio Izate taldeko gitarra-jolea.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Iparraldeko berriak

ar. Mai 10 , 2011
Berri sorta ederra ekarri digu gaurkoan Bernardette Hargain Irulegiko Irratiko kazetariak. Larunbatean izango den Bidarteko auzapez berriaren izendapenarekin hasi eta jarraitzeko, besteak beste, Iparraldeko langileen kaleratzeak eta Herri Urratsen balantzea egin du. Azken bi berri Zuberotik ekarri dizkigu: etxola batzuk kasu humanitarioentzat erabiliko dituztela eta asteburuan izango den Urdiñarbeko Musika […]

Honekin lotuak