Tarte zabala eskaini dio Pedro Elias Igartuak saioaren amaiera aldean Jerry Lee Lewis rock pianojole eta kantari apartari. 71 urte dituela, Last Man Standing (Zutik dirauen azken gizona) izeneko diskoa atera berria du amerikar musikariak, bere indar eta bizinahiaren erakusgarri. Disko horretan rock musikan nor diren guztiak ditu laguntzaile, 21 izar guztira. Garrantzi handiko musikaria eta diskoa, berak dioenez, hastapeneko rock zahar hartatik bizirik dirauen zuri bakarra bera baita. Jazz doinuak ere izan ditugu entzungai Serbia eta Portugal aldetik Nenad Vasilicen Honey and Blood (Eztia eta odola) eta Jose Peixoto eta Maria Joaoren Pele (Larruazala) diskoekin, hurrenez hurren. Euskal musikari dagokionez, Elkar diskoetxeak Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren diskografiaren gainean plazaratu dituen bildumak aurkeztu dizkigu Pedrok. Bestalde, bi aste lehenago aurkeztutako Africando senegaldar taldearen saltsa afrikarra ere izan dugu eta Sly and The Stone Familyren funky musika gogoratu dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2006/02/20
Baskistan, asteko saioa
-
2013/01/10
SOINUGELA: Ramones eta gehiago