Hego Euskal herriko aurrekontuak ez dute etxebizitzaren arazoari aurre egiten Elkartzenen iritziz

 Elkartzenek Hego Euskal herriko aurrekontuen irakurketa kritikoa egin du etxebizitzaren inguruan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2018an etxebizitzara bideratuko den diru kopurua 2009an bideratu zenaren erdia baino pixka bat gehiago izango da, hau da, 90,50 milioi euro gutxiago zuzenduko dira. Etxebizitza eskubidea etengabe urratzen dela salatu dute eta EAEko gobernuak eta Nafarroako gobernuak euren politikak ez dituztela betetzen salatu dute. Urteetan, bi gobernuek barneratu digute salmentaren ordez, alokairu eta alokairu soziala dela lehentasunezkoa. Baina, datuek adierazten diguten bezala, lehentasun hau hankaz gora geratu da. Alokairuaren presentzia murritza izaten jarraitzen du. Biztanleriaren %11,6 bizi da alokairuan (Bizi Baldintzen Inkestatik ateratako azken datuen arabera), Europar Batasuneko %29,4ko bataz bestekotik oso urrun. Hego Euskal Herrian, 1.326.203 etxebizitzek osatzen dute etxebizitza parkea.  Hortik 188.668 etxebizitza hutsik edo azpi-erabiliak daudelarik, %14,22a hain zuzen.

Txostena: http://www.elkartzen.org/index.php/eu/albisteak/aberastasunaren-banaketa/aurrekontuak/118-2018-01-16-16-25-38

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Lurri hortz bat erori zaio.

ol. Urt 19 , 2018
Hodei dentistarenera joan da eta Lurri hortz bat erori zaio. Amamak txikitan eroritako hortzak saguzaharrari oparitzeko ohitura zegoela kontatzen dio. Zuek zer egiten duzue hortz bat jausten zaizuenean? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/20-gaurezdagoeskolarik-saguzarra.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak