Nafarroako hamalau gizarte mugimenduren iritziak jaso ditu Xabier Letonak Foru Gobernuaren 16 hilabeteko kudeaketaren balorazioa eskatzeko. Gehienek kontuan hartu dituzte Uxue Barkosen gobernuak bultzatutako aldaketak, eta ondo baloratu, baina askoz gehiago egin behar dela ere nabarmendu dute. Argi astekariak dakarrenaren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. Nazioartean txinara begira jarri dira eta Pello Zubiriak eginiko erreportajearen berri eman digu, Txina hesitu ostean, haren kontrako gerrara nola garamatzaten aztertu dute.
Deskargatu hemen.