Gaur goizean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek urtarrilaren 30erako deituta dagoen grebaren inguruan jardun dute. Karta osatzen duten ELA, LAB, ESK, STEILAK, EHNE eta HIRU sindikatuek grebaren erregistroa egin dute Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzan. Hizlariak ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza eta LABeko Garbiñe Aranburu izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200109_GrebaErregistroa.mp3 Deskargatu hemen.

 Elkartzenek Hego Euskal herriko aurrekontuen irakurketa kritikoa egin du etxebizitzaren inguruan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2018an etxebizitzara bideratuko den diru kopurua 2009an bideratu zenaren erdia baino pixka bat gehiago izango da, hau da, 90,50 milioi euro gutxiago zuzenduko dira. Etxebizitza eskubidea etengabe urratzen dela salatu dute eta EAEko gobernuak eta […]