Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa martxan da hamasei urteren muga gaindituta. Aurten 16. aldiz jarriko da martxan elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen lehiaketa hau. Urteotan milaka haur eta gaztek hartu dute parte bertan, kalitate handiko lanak aurkeztuz. Aurten, Jon Ander Urkiagak idatzitako Azeri ase ezina ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Haurrek, berriz, Raquel Samitierrek sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Komikiaren atalean, ordea, gazteek bi aukera izango dituzte: batetik, Raquel Samitierrek hasitako komikiari jarraipena ematea eta bestetik, berak proposatutako gaia mantenduz (mezutxo bat botilan), komikia hasieratik sortzea.