Euskaltzaindiak mendeurrenean Euskara, euskal kultura eta euskal gizartearekin konpromisoa berretsi nahi du

Euskaltzaindiak mendeurreneko egitarau akademikoa aurkeztu  du. Akadameiaren irudi eta mendeurreneko leloa ere “100 urte euskara ehuntzen”. Mendu urreneko ospakizunen asmo eta helburuak ere azpimarratu ditu Ander Urrutia euskaltzainburuak, gizarteari begira jarri eta euskal gizartearen beharrizanei  behar bezala erantzuteko prest agertu dira. Mendeurren ospakizunak 2018ko irailetik 2019ko irailera luzatuko dira. Ekitaldi instituzional, akademiko eta artistiko kulturalak antolatuko ditu bere mendeurrena ospatzeko. Egitarau akademikoaren inguruko xehetasun batzuk eman dituzte, lehenengo jardunaldian “ Euskararen batasunari Ipar Euskal Herritik egindako ekarpena” gaia izango du eta Baionan burutuko da. Ondorengoak Arantzau, Iruña, Bilbo, Donostia eta Gasteiz jasoko ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Iñigo Cabacasen omenezko ekitaldiak egingo dira datozen egunetan

ol. Mar 23 , 2018
Iñigo gogoan herri plataformak eta Iñigoren familia eta lagunek gaur aurkeztu dituzte bere heriotzaren 6. urteurrenaren karietara egingo dituzten ekitaldiak. Seigarren urteurrena erabili nahi izan dute Iñigoren kasuan justizia eta epaiketa justua eskatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180323_inigoCabacas.mp3 Deskargatu hemen  

Honekin lotuak