Senegalen utzi genuen Mikel Arredondo Zenbat Garako kidea duela hile pare bat, eta ordutik hona Mauritania, Sahara eta Maroko bisitatu ditu etxera bueltatu baino lehen. Saharaui herriaren abegikortasuna eta Atlasen bizi den amazigh (bereber) herria azpimarratu ditu Mikelek. Behin etxera bueltatuta, balantzea egin du bi aspektutan oinarrituta: bidaiatzeko estiloan eta izaten ditugun Afrikarekiko aurreiritzietan. Bederatzi hilabeteko zailtasunak, afrikarrek duten “denboraren kontzeptua”, ezagututako lagunak eta halakoak ere kontatu dizkigu. Bukatzeko, gaurtik aurrera bidai horren inguruko planak komentatu ditu Mikelek.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.