1937an, faxistek bonbardaketa basatia egin zuten Gernikan, 80 urte bete dira aurten. Gernika gehiagorik ez gertatzeko Ongi Etorri errefuxiatuak Larunbata eta igandean hainbat ekimen antolatu ditu bertan. Une honetan, inoiz baino gehiago, behar-beharrezkoa da Gernikan gertatutakoaren memoriari bizirik eustea eta gaur egun milioika pertsona ihes egitera behartzen dituzten beste “Gernika” horietan gertatzen dena geldiaraztea. Errefuxiatuak eta migratzaileak babesteko tokiko elkarte eta plataformetatik, laguntza humanitariotik harago joan nahi dute; izan ere, uste dute salaketa politikoa dela pertsona guztientzako justizia eta duintasuna lortzea ahalbidetzen duen aldaketaren eragilea. Onartezina jotze dute mugetan milioika pertsona atxilotzeko, gizatasuna kentzeko eta hiltzeko leku bihurtzea. Larunbatean Euskal Herriko hainbat lekutatik aterako dira eta zutabeetan iritsiko dira Gernikara; han, iraganeko eta gaurko “Gernika” guztien omenezko ekitaldia egingo dute. Igandean, gaikako tailerrak eta esperientzia-mahaiak egingo dira.
Deskargatu hemen.