PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Ekainak 28 aniztasuna harrotasunez aldarrikatzeko eguna

Gaurko saioa Ekainak 28 sexu aniztasunerako eguna izan dugu mintzagai, Mikel Oribe eta Amaia Urrejolarekin, lehenengo egun honen hasierara joan gara. 1969ko ekainaren 28a, larunbata. Kaleko jantzitako zazpi polizia eta uniformatutako beste bat Stonewall tabernara  sartu dira, New Yorkeko Greenwich Village auzoan, 7 urteko gazte bati sekulako bultzada eman zioten polizia autoaren kontra. Gazteak polizietako bati muturreko bat emanez erantzun zion. Dozena bat agente gaztea gupida gabe jotzen hasi ziren eta hori ikusteak jendearen haserrea piztu zuen, Stonewalleko gertakariei hasiera emanez. Gertakari haiek inflexio-puntua izan ziren gay, lesbo, trans eta bis komunitatearentzat, birsortze modukoa. Ordutik data hori Sexu aniztasun eta askatasunerako eguna da. Festa eta aldarrikapen eguna da. Oraindik ere behar beharrezkoa, izan ere eskubide urraketa eta fobiak existitzen direlako. Betetik Ekainak 28 Bizkaiko koordinadorak aurten mahai gainean jarritako salaketaz mintzatu gara, izan ere LGTBI kolektibo ez dela dirua irabazteko tresna salatu dute. Blibao Pridek antolatutako ospakizunak LGTBI kolektiboen merkantilizazioa Bilbora iritsi da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Badator Kalealdia antzerki jaialdia

al. Eka 25 , 2018
Datorren  astelehenean hasiko da Bilboko Kalealdia, kaleko arte eszenikoen jaialdia. XIV. aldia izango du, eta, orotara, kaleko arte eszenikoetan erreferente diren 26 konpainiak beren lanak erakutsiko dituzte. Kaleko antzerkia, zirkua, clown-a, txotxongiloak, kabareta eta dantza ikusi ahalko dira kalean, 65 ikuskizunetan. Euskal konpainien artean, maia Elizaran, Ertza, Ganso & Cía, […]

Honekin lotuak