Ekainaren 28 Bizkaiko koordinakundeak ekainaren 28ko ekitaldiak aurkeztu ditu, LGTB+ kolektiboaren harrotasunaren egunaren harira. Bilbon gay harrotasunaren lehenengo manifestazioa egin zeneko 40. urteurrena beteko da aurten eta hori gogora ekarri nahi izan dute bestetik E28 koordinadorak LGTB+ aktibismoan dabiltzan emakumeak gogoratu nahi ditu. Urteotan guztiotan emakumeek egin dute borroka eskertu eta ikusgai bihurtzea da asmoa. Lesbofobiak, bifobiak eta transmisoginiak eragiten duen indarkeria salatu dute. Ostegunean 20:00etan, manifestazioa egingo dute Zabalburu plazatik, gainera ekainaren 29an jardunaldiak antolatu dituzte, arratsaldeko 18:00etan, Zazpi Katu gaztetxean, Las Kapritxosas taldeak Ba al dago lekurik? ikuskizuna eskainiko dute, 20:30ean, Bilborocken, Bixa travesty dokumentala proiektatuko da eta, gauean, Zazpi Katun, LGTB+ jaia egongo da. Bestetik egunaren merkantilizazioa salatu dute; erakundeek euren intereserako erabiltzen dute LGTB+ harrotasunaren eguna, eta sistema kapitalista eta merkantilistaren tresna bihurtuz. Bilbao Pride bezalako ekimenak aipatuz.
Deskargatu hemen.

