MUSIBLA: Nacho Vegas, Antonia Font, Sleaford Mods, Art Brut, The Jon Spencer Blues Explosion, Richard Hell & The Voidoids, Los Bichos

Kaixo entzule. Nacho Vegasek bere bakarkako bideari ekin baino lehen, Ramon Lluís Bande poetarekin batera proiektu bitxi bat grabatu zuen asturieraz, Diariu izenekoa. Gaurko saiora ekarri dugu elkarlan horrek eman zituen bi diskoen lagin txiki bat. Jaraian, Mallorcako Antonia Font taldearen Batiscafo Katiuscas disko gogoangarritik ateratako bi abesti programatu ditugu. Ingalaterrako pub ilun eta marginaletan ezagutu zuten elkar Jason Williamson-ek eta Andrew Fearn-ek, eta bizi zuten egoera kaskarraren berri ematen hasi ziren abesti batzuen bidez, kritika soziala eta punk elektronikoaren laguntzaz, Sleaford Mods jaio zen horrela. Egitasmo honek badu 80ko hamarkadatik eta egungo elektronikatik zerbait. Nahasketa bitxia. Saioaren azken erdia soinu lakarrekin beteko dugu: Art Brut, The Jon Spencer Blues Explosion, Richard Hell & The Voidoids eta bukatzeko Los Bichos talde nafarraren abesti borobilenetako bat. Ondo izan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Kalakan taldearen Musikaz ikuskizun berriaz

az. Uzt 4 , 2018
Gaurko saioan Kalakan taldeko Jamixele izan dugu bide lagun Uda honetan esku tartean dituzten proiektuak izan ditugu mintzagai. Donibaneko jaietan aurkeztutako Musikaz ikuskizuna aurkeztu digu. Kalakan, L’Incontro, Itziar Barredo, Iñaki Salvadorrek elkarrekin emandako ikuskizuna da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/piperpolis/180703pipe_Kalakan_Ene%20Kantak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak