MUSIBLA #62: Black Midi, Pond, Bakar, Larra Bideak, Antton Larrandaburu, L.A. Witch, Mourn eta Pink Mexico

Ingalaterrako underground eszena gero eta ezagunago den banda batekin hasiko dugu gaurko saioa. Black Midi dute izena eta bukle errepikakor eta indartsuetan oinarritzen dituzten euren abestiak. Hurrengo gonbidatuek Pond izena duen taldea sortu zuten Australian, rock psikodelikoa. Tasmania izeneko diskotik bi abesti. Jauzi egingo dugu Australiatik Londoneko Camden-era, bertakoa baita gure hurrengo bisitaria. Bakar izenarekin disko konplexu eta adiktiboa sortu du, estilo ugariren topalekua den Badkid diskoa kaleratu du eta bertatik bi abesti entzungo ditugu. Iñaki Larraioz musikari nafarraren lehen bakarkako proiektua da Larra Bideak. Berako Atala estudioan zazpi kantuz osatutako diskoa grabatu du. Zerua eta Lemak abestiak entzungo ditugu bertatik. Aurrera gure bidean, Antton Larrandaburu Hazparnetik, folkaren gaineko ikuskera pertsonala eskaintzen digu. Hurrengo bisita L.A. Witch Amerikako taldeak egingo digu. Rock, psikodelia eta blues ilun bat nahasirik inarrosi dituzte bazterrak. Zuzeneko zinez indartsua dutela diote. Bukatzeko abesti motz eta bizkorrak. Mourn eta Pink Mexico. Lehenbizikoa Katalunatik, bigarrena New Yorketik.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Araba atzean utzi eta gaur Bizkaira sartuko da #korrika #klika

az. Api 10 , 2019
Euskalgintzako taldeek eta erakundeek elkarrekin egin dute Korrikako kilometro bat. Zubia izan zen ikur aurreko Korrikan: Santiagoko zubia, Hendaia eta Irun artekoa, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko lotura. Edizio honewtan korrikaren ekuadorean egin dute ekitaldia Bastidan. Aurreko martxoaren 23an Pasaiako Albaola museoan hasitako “Aro berriari Klika” izeneko dinamikaren jarraipena izan da. […]

Honekin lotuak