MUSIBLA #108: Braulio, Nor Naiz?, Aguxtin Alkhat, Perfume Genius, Islet, Blood Orange, Hatxe

Gaur, Braulio taldeko kideak izango dira hasierako gonbidatuak. Ondarroako taldeak lau abesti indartsu bildu ditu lehenengo diskoan, eta dagoeneko martxan dabiltza proiektu berri honekin. Segidan beste proiektu berri bat, oraingoan Eibartik. Nor Naiz? Taldeak estreinako diskoa kaleratu berri dute, abesti erritmiko eta soinu desjosia. Aguxtin Alkhatek disko berria ondu du, Hutsaren Hatsa izena jarri dio lan berri honi. Autorearen hitzetan, prozesu mingarri baten ondorioz dator disko inspiratu hau. Perfume Genius izenarekin dator Michael Alden Hadreas. Bere azken diskoan, Set My Heart On Fire Immediately, aurreko pop minbera eta iluna alde batera utzita egitura konplexu eta indar handiko pop musika erakusten du. Aldaketa nabarmena disko eder honetan. Hurrengo taldeak Islet izena dauka eta Galesetik datoz euren azken diskoarekin: Eyelet. Soinu psikodeliko eta zainduak. Devonté Hynes musikari britanarra Blood Orange proiektuarekin dator. Negro Swan izeneko diskoa 2018an kaleratu zuen, zetazko soinuak eta garapen txundigarriak eskaintzen ditu bertan. Bukatzeko Hatxe taldea ekarri nahi izan dugu, Idoia Hernandez Toledo musikari oiartzuarraren proiektua da, barnerakoia eta tempo geldoan paisaia musikal zoragarriak eskaintzen ditu, margotzen ditu bere pianoarekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zerbikaletako zartakoaz jardun dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin

ar. Uzt 14 , 2020
Gaurkoan ikasturteko azken kolaborazioa egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Uda ostean izaten den min baten inguruan mintzatu zaigu Zerbikaletako zartakoaz. Batzuetan, bizkarrezurrak sigi-saga mobimendu bortitzak jasan behar izaten ditu; trafiko istripuak, atxilotze-inkomunikazio aldiak… kasu tipikoak izaten dira, esate baterako. Halakoetan momentuko beroaldian ezer gutxi igartzen bada ere, minak ordu batzuetara […]

Honekin lotuak