Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariak. Azaletik abiatu dugu errepasoa, 1978ko San Ferminetako gertakarien inguruko erreportajea eraman dute azalera. 40 urte geroago, Iruñeko Udalaren enkarguz aditu talde batek egindako txostenak argi utzi du: eskarmentua izan zen, zigorgabetasunak estalitako gizateriaren kontrako krimena. Bestetik Sara Majarenas eta Felix Arrietarekin eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Orain Presoak dinamika aurkeztu digute. Bukatzeko Inor ez da Ilegala kanpaina aurkeztu digu.
Deskargatu hemen.