Saio berezia kultura erdigunean entzungai

Kultura gizartearen erdigunean kokatuz abiatzen dugu Done Bikendi kaletik zuzeneko emankizun berezia. Kalea eta plaza elkargunea izan da, eta horrela izaten jarraitzeko asmoz, Bilboko erdigunetik arituko gara, plaza-dantza saioa izan dugu. Aurten, Zenbat gara elkarteak  +1 ekimena abian jarri du, hainbat ostiraletan gai baten inguruan, kalean ekimenak antolatzeko asmoz. Gaurkoa lehen ekitaldia dugu, xumea baina parte hartzailea.

Plaza dantza saioaren ostean gure txanda iritsi da, Bilbo Hiria irratiko saio berezia duzue entzungai. Osasun krisiaren ostean gelditzen zaigun gizartearen inguruan gogoeta egiteko tartetxoa hartuko dugu. 2 urte joan zaizkigu, eta nolakoak izan dira, inoiz imajinatzen ez genuen egoerak bizi izan ditugu. Eta horiek guregan utzitako arrastoa  eta gizartean eragindakoa aztertzeko Xabier Aierdi soziologoa izango da gurean.

Pandemiak pertsonen arteko harremanak urrundu ditu neurri batean, eta harremanak urruntzen direnean, harreman horiek egiten diren hizkuntza, gure kasuan, euskara, zaildu egiten da. Hori ere bizi izan dugu bete betean, horregatik kalera ateratzen gara berriro.

kultura gure bizitzaren parte dela argi dugu,  kulturak duen funtzio soziala azpimarratu nahiko genuke,  Kultura gure balioen erdigunea izan beharko luke, baina horren ordez ekonomia da. Herrigintzatik sortutako hainbat ekimen ditugu gurean,  etenaldi gogorra bizi izan dutenak, horregatik ere gaurko emankizun berezi honetan. Deustuko jai batzordea izango dugu gurea. Lehenengoz bertan behera geratu ziren jaiak izan ziren 2020ko martxoan eta 2022ko martxoan bete betean ospatzen ari dira.

Saioa bukatzeko gazteak izango ditugu ardatz, Eragin elkarteko kideak 6 urte daramatzate Bilbon Gazteen lan egoera eta egoera soziala aztertzen salatzen, bizi duten prekarietatea azaleratu dute. Pandemiak gazteengan izan duen eragina aztertuko dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Haizea dabil

lr. Mar 19 , 2022
Lurrek, nahi gabe puzker bat bota du klasean eta bere ikaskideek berataz barre egin dute. Amamak puzkerrak botatzea naturala dela esan die eta airea ateratzeko trikimailu bat kontatu die. Jakin nahi duzue zein den? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220319_gaurezdagoeskolarik_puzkerrak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak