Berriro gertatu da Marokoko Polizia eta Armadaren eskutik. Kasu honetan Al Aiunen eta gertu dagoen saharraren akanpaleku batean: igandean Elgarhi Nayem gaztea hil zuten tiroz eta ordutik hona dozenaka zauriturik dago. Herrialde boteretsuen konplizitatearekin, Marokoko gobernuak nahi duena egiten jarraitzen du Mendebaldeko Saharan: aipatu guztia dela kausa, egunotan elkarretaratzeak egiten ari dira, Bilbon besteak beste, Eneko Calle RASD Otsailak 27 Koordinakundeko kideak kontatu duenez.
Next Post
SOLAS GIROAN: Udalbiltza auzia bukatu da
az. Urr 27 , 2010
Epilogoa, epaia baino ez dela falta esan digu Maribi Ugarteburu Udalbiltza auzian auziperatuak. Zazpi urte ta erdiko istorio gogorra kontatu digu eta Madrilgo Auzitegi Nazionalean bizi izandakoak ere; auzipetuen artean eta hemengo eta Madrilgo elkartasunarekin momentu onak ere izan direla azpimarratu du. Maribik “etorkizunari ateak ez ixteko” eskatu dio Auzitegairi: […]
Honekin lotuak
-
2014/05/20
EREMUZ KANPO 2×07 – Werner Herzog Bilbon
-
2013/04/25
IBAIZABAL: Nafarroako Kronika
