Zorion Egileorrek pregoia irakurrita eta Aixeberri konpartsako Saioa Dominguezek txupina botata, hasi da Bilboko Aste Nagusia. Jendetza bildu da Arriaga antzokiaren inguruan. Arriaga barrutik jarraipen bezia egin dugu , eta giro aparta izan da arratsalde ososan zehar. Zorion Egileor urduri zegoen pregoia irakurri aurreko minutuetan. Saioan zehar hainbat gonbidatu izan ditugu gurean. Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotziak mezu argia utzi du: erasorik gabeko hiria dela Bilbo eta emakumeek aske bizi behar dituztela jaiak.
Ylenia Baglieto eta Eneko Sagardoy aktoreak ere izan dira gurean. Eibartarra eta Durangarra badira ere, betidanik bizi izan dute era berezian Aste Nagusia.
Balkoira igo aurretik Zorion Egileor pregoilariarekin berba egiteko aukera izan dugu.
Saio osoa entzuteko hemen.
Deskargatu hemen.