Bilboko Konpartsak eta SAREk prentsaurreko bateratua egin dute abuztuaren 22an izango den Bizkaiko Etxera eguna aurkezteko. Argi esan dute, festaren magian murgiltzeko gogoa badute ere, ezin dutela ahaztu urteetako gatazkak ondorio larriak utzi dituela gure Herrian eta oraindik ere, ondorio hoiek sufritzen ari diren herritarrak daudela Bilbon zein Euskal Herrian. […]
Bilboko Konpartsak
Baditugu 2025eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera. Francis Diez Rojo eta Olatz Agirre Sagarna izango ditugu aurten Marijaiarekin batera, Bilboko 45.edizioari ongi etorria emateko. Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da. Francis Diez Rojok, Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak izendatua, pregoia irakurriko du abuztuaren 16an Arriaga Antzokitik. Bestetik, Olatz Agirre […]
Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Donostiako Piratak ordezkatzen dituztenek agerraldia egin dute alarma-mezu bat zabaltzeko: jaiak ezagutzen ditugun moduan desagertzeko arriskuan daude. Txosnak eta herri-jaiak defendatzeko maiatzaren 31n, 11:30ean, Bilboko Miribillako anfiteatroan ekitaldi handi baterako deia egin dute. Itotzearen sentsatzioa errepikatu dute, izan ere, denborak aurrera egin ahala jai herrikoiak […]
Gaur aurkeztu dituzte Bilboko Konpartsek erasoen aurkako lantaldeak Aste Nagusirako prestatu duen protokolo eta dinamikak. Iazko Aste Nagusia amaitu zenetik ibili direla lanean azaldu dute eta argi adierazi pertsona guztiak direla ongi etorriak baina ez jarrera guztiak. Bestalde, adierazi dute erasoren bat ikusiz gero, babesa eskaintzeko erasoa pairatutako edonori eta […]
Gaur aurkeztu dute erasoen aurkako estrategia berria, “Errespetu nagusia” lelopean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi adierazi du udal talde guztiak prest daudela poza eta festa bermatzeko. Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek, jaiei lotutako entitateekin batera, Aste Nagusian eraso matxistak, arrazistak eta LGTBIQfobikoak gertatzen direnerako aholkularitza- eta jarduera-protokoloa berritu dute. […]
Txosnagane mendirako ibilaldi neurtuaren XII. edizioa izango da bihar eta aurten, guztira, 300 lagun arituko dira. Ioritzek Bilboko Konpartsetako kideak azaldu digu ibilbidea egiteko aukera bi daudela: luzea 19,48 km-koa eta 14,39 km-ko laburra. Txosnaganeko igoerak badu ezaugarri berezi bat: irabazlea denbora guztien batez bestekotik hurbilen gelditzen dena da. Izen […]
Anabasako lagunak izan ditugu Aste Nagusiko saioan, jaietako pertsonai ia garrantzitsuenak elkarrizketatu dituzte. Pregoilaria Aiora Renteria eta Txupinera Izaskun Pinedo. Aste berezia izaten ari da bientzat, egunez egun herritarren maitasuna jasotzen ari direla azpimarratu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230822_txupi_prego.mp3 Deskargatu hemen.
Beroari aurre egin eta giro aparta izan zen larunbatean, Ohikoa den bezala konpartsen jaitsierarekin eman zaio eguneko egitarauari abiada. San Anton zubitik hasita, Arriaga Antzokiraino aparteko jai giroa sortu dute konpartsek. Arriaga plaza jendez lepo zela zazpiak minutu gutxi aurretik agertu ziren pregoilaria eta txupinera balkoira eta lehertu zen festa. […]
Bilboko konpartsak erasoen aurkako protokolo berriak landu dituzte aurten. Gaur goizean agerraldi jendetsua egin dute Areatzan, autodefentsa feminista aldarrikatuz. Txosna gunean leku segurua dela aldarrikatu dute, urte osoan zehar lan taldeak protokoloak lantzen ibili ostean protokoloak eraldatu dituzte. Jarrera guztiak ez direla ongi etorriak izango aldarrikatu dute. Bukatzeko, Bilboko Mugimendu […]
Larunbatean Kale Nagusitik zuzeneko saio berezia egin genuen. Aratusteak, karnabalak… inauterietako egun handia izan zen Bilbon. Eguraldia lagun izan genuen eta sekulako giroa izan zen Bilboko karriketan. Saioa Juan Mari Aburto alkatearekin eta Itziar Urtasun jaietako zinegotziarekin abiatu genuen. 1984tik, Bilboko Aratusteetako parte dira Farolin eta Zaranbolas. Aurten Lander Otaola […]
