IBAIZABAL: Iparraldeko kronika

naGaurkoan, lau gai jorratu ditu Pantzoa Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko egun hauetan hegazkinekin dauden arazoak eta horri lotuta Baionako eta Hendaiako trenen langileen greba. Pasa den larunbatean Donibane-Lohizunen egindako manifestaldia ere izan du mintzagai, eta gero, Aiherra eta Antzuolaren arteko harremanak. Bukatzeko, Pantzoak gogoratu digu martxan dagoela jada Baigorriko Kultur Astea eta datorren igandean Nafarroaren eguna ospatuko dutela.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS INGURUAN: Espazio Publikoaren Okupazioari buruzko Ordenantza

az. Api 21 , 2010
Hautsak harrotu ditu duela gutxi Bilboko Udalak iragarritako Udal ordenantza horrek, eta batez ere 16. eta 111. artikuluak. Lehengoari dagokionez, gizarte-hipokresian eta sexofobian oinarritzen dela esan du Imanol Alvarez EHGAMeko kideak: artikulu horren arabera, debekatuta dago espazio publikoetan sexu-harreman oro. Bigarrenarekin, aldiz, ideia politikoen hedapena debekatu nahi dute, askatasuna murrizten. […]

Honekin lotuak