Arrigorriagako Bizi eskolarentzako material bilketa abiatu dute

Arrigorriaga Harrera, Ongi etorri Errefuxiatuak, Biziz Bizi eta Arrigorriagako Gazte Asanblada elkarteek sortutako proiektuaren emaitza da Arrigorriagako Bizi Eskola. Arrigorriagako harrera elkartearen laguntzaz migratzaileak bizi tokia eta integratzeko tokia dute.  Arrigorriagako Bizi Eskola, urtarrilaren 17an inauguratuko dena. Proiektua, duela urte bat herrian bizi diren migratzaileek dinamizatuta, herritar guztiei egongo da irekita. Bizikletaren bidez herritarren arteko harremanak sortu eta indartzea da egitasmoaren helburuetako bat, baita herritar migratzaileak gizarteratzen laguntzea ere. Eskolan hainbat jarduera eta zerbitzu eskainiko dira, horien artean, bizikletan ibiltzeko ikastaroak, bizikletei konponketak egiteko eta bizikleta-mekanikaren inguruko tailerrak, ibilgailu hauen birziklatzea, salmenta eta alokairu zerbitzuak eskaini, ibilbide antolaketak eta, denborarekin, txikienentzako eskola bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal presoen euskara ikasteko eskubideaz irakasle eta senideekin solasean

ol. Urt 10 , 2020
Euskara ikastea euskaldun guztion eskubidea da, baina badakigu askotan hainbat traba gainditu behar izaten direla, errealitatea den modukoa delako. Euskal presoek ere euskara ikasteko eskubidea dute eta horretan lanean dihardute hainbat euskara irakasle, euskal presoak HABEko ikasle ofizial izateko lanean ari dira. Datozen egunetan erakundeko ordezkarien berri izatea espero dute. […]

Honekin lotuak