Imanol Uriak irabazi du Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa

Imanol Uriak finalaurrekoetarako txartela lortu du zuen Gernikan.  Lizeo Antzokia bertsozalez bete zen udagoieneko lehenengo kanporaketan. 200 bertsozaletik gora batu ziren  Gernikan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko lehenengo kanporaketan. Potojorran Bertso eskolako lagunak bertan izan ziren eta bertsolariekin izandako solasaldiak ekarri dizkigute. Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik lortu du puntu gehien batzea, 451,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak, eta Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EKIALDE HURBILEKO GAKOAK: Siriako egoeraz, terroristen azken gotorlekua den Idlib eta Israel jokatzen ari den rola

az. Urr 10 , 2018
Ekialde hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazu Siriako azken gertakizunez aritu da,  batik bat terroristen azken gotorlekua den Idlib probintziaz eta Israel jokatzen ari den rolaz. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181010_Zer%20gertatzen_ekialde%20_hurbilean%2007.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak