Mendian gora haritza, ahuntzak haitzetan dabiltza… Eta guk mendian gora eta behera egitea erabaki dugu Paule Portillarekin. Mendi trail, mendi lasteketan… mendian, korrika! Era berean, Ane Zabalak eskiroltasunaren gorengo gradua ekarri digu kirol mundura: gaurkoan ere antzerkia. Iker Gurrutxaga Aerobik irakaslea (gaurkoan singularrean) ere izan dugu gurean bere editorial finarekin, […]
bertsoa
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan izan du beste kolpe bat, finalaurrekoen aurreneko fasearen azkenaurrekoa. Bertan Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu izan ziren kantuan. Saioan entzundako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Era berean, Maite Sarasolak bere iritzia eman du, prosa-kolpe labur […]
Frontoiaren munduan, Jai Alai moldetik aparte ere mundutar gara. Argentina eta Uruguay herrietan izan dugun Munduko Txapelketatik heldu berritan, Euskadiko selekzioak izan du etekin goxorik: urre, zilar eta brontze metaletatik landa, nazioen artean lehia betean buruz buru aritzearen grazia; ikurrinaren itzalean. Iñaki Urrutia eta Aritz Erkiaga izan ditugu gonbidatu, Aerobik […]
Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak abian ditugu eta, gaurko saioan, aurreko asteburuan gozagarri izan genuen bigarren finalaurrekoa aztertu dugu. Ariketen aukeraketa diktatoriala entzungai + Maite Sarasolaren iritzia… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/261103_potto_eibar.mp3 Deskargatu hemen.
Abian dira Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak. Aurreneko kolpea izan dugu aurreko asteburuan Larraun-Lekunberrin, eta seikotea kantuan aritu eta gero, Amets Arzallusek eta Beñat Gaztelumendik lortu zuten puntuaziorik altuena. Hirugarren sailkatua izan zen Saioa Alkaiza; laugarren Xabat Illarregi, eta azken bi sailkatuak Xabat Galletebeitia eta Gorka Pagonabarraga bizkaitarrak izan ziren […]
Lau urteko tartea joan da, eta, besteren artean izen-aldaketarekin, abian dugu Euskal Herriko bertsolari txapelketa. Aurreneko fasea aletu dugu denboraldiko aurreneko POTTO saioan. Finalaurrekoak ate joka; finala, abenduaren 20an, hiri buruzagian. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/261022_potto_txapelketa.mp3 Deskargatu hemen.
Mungia bisitatu dugu, lapur guztien habia omen den Bizkaiko udalerria. Urteroko zita dugu TAKET bertso-eskolak antolatutako San Pedro jaietako bertso-saioa; aurten Jone Larrinaga izan zen gai-jartzaile lanetan eta kantuan laukotea: Igor Elortza, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Esteban “Garrote” On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260707_potto_sanpedroak_mungian.mp3 Deskargatu hemen.
Bertsoaren magiaren baitan, ikasturteko azken bala izan dugu mingainean Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren aurreneko kanporaketa zabaldu dugu. 3 talde izan ditugu ekainaren 6an Ikurretako Abadetxean kantuan, hamaika bertsolari, 3 epaile, 3 bertsolari eta bertsozale igari, zuzeneko ikus-entzule. Larrabetzuko Italien, Durangaldeko Lirio Loreak eta Uribe Kostako Piratan taldeak izan ditugu taulagainean […]
Kirolaren magia astindu dugu, eskirol artean. Gaur Bilbao abizena duen euskal txirrindularitzaren azken hamarketako gure ikur handietako bat izan da protagonista. Aurten izango du azken denboraldia Pello Bilbaok, eta atseden goxoa zain… Berba librean aritu gara txirrindulari bizkaitarrarekin. Aerobik irakasleak (Aritz Santamaria eta Ion Garate), Maite Sarasolaren bertsoak, musika… https://bilbohiria.com/docs2/2026/kiroleskirol/260604_kirol_eskirol_pello_bilbao.mp3 […]
Udaberriko bertso saioak heldu dira Santutxuko Karmelo Plazara. Maiatzaren 9an, 13:00ean hasita bertso uholdea izan genuen, urteroko zita. Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Aitor Servier izan ziren kantuan; gai-jartzaile lanetan, Irati Erkizia. Bertso-aukeraketa diktatoriala entzungai. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260602_potto_santutxu_kamela.mp3 Deskargatu hemen.
