Medicusmundi Bizkaiak osasun publikoaren eredu sozial feminista aldarrikatzen du osasunerako eskubidea bermatzeko

Medicusmundi Bizkaia elkarteak lehen mailako osasun arretari buruzko Astanako Adierazpen Alternatiboa aurkeztu du. 2018an sinatu zen Astanako Adierazpenaren inguruan egindako beste proposamen bat azaltzen du eta, bertan, mundu osoko herrialdeek beren lehen mailako osasun arretaren sistemak indartzeko konpromisoa hartu zuten. Horregatik, Medicusmundi Bizkaiak lehen mailako osasun arretari buruzko Astanako adierazpen alternatibo honen bidez aldarrikatzen du: osasun-sistema publikoa, pertsona guztien osasunerako aukera unibertsal nola ekitatiboa bermatuko duena; praktika politikoak eta ekonomikoak abiaraztea, giza eskubideak lehenetsi eta pobreziaren, desberditasunen, bereizkerien, estigmatizazioaren eta ingurumena hondatzearen aurka borrokatuko dutenak; desberdintasun sozialak desagerraraziko dituzten gobernuak, herritarrak osasunerako eskubide unibertsala egikaritzea bermatuko duten politika publiko batzuk inplementatuz, euren osasun-sistemek aski baliabide izan ditzaten beharrezko finantza-baliabideak eskainiz, eta osasun-sistema on batek eskaini behar lituzkeen prestazioak murrizten dituzten kudeaketa txarrak, ustelkeriazko praktikak zein zerga-sistema bidegabeak saihestuz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapeldun

al. Abe 20 , 2021
Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa. Bete-bete egin da gaur arratsaldean Bilbao Arena Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ia 4.000 lagun elkartu dira zortzi bertsolarien lana entzutera. […]

Honekin lotuak