Zinebik Euskal Zinearen Eguna ospatuko du 60. Edizioan

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 60. edizioa azaroaren 9an hasiko da, 20:00etan, Arriaga Antzokian, Mariano Llinás zinegile argentinarrari Ohorezko Mikeldia emanez. Inaugurazio ekitaldian, Llinásek berak zuzendutako “La Flor antes de que fuera La Flor” lana estreinatuko dute, Edizio honetako Ohorezko bigarren Mikeldia Apichatpong Weerasethakul zinegile thailandiarrari emango diote, “sakonera poetiko handia duen eta errealitatea eta fantasia naturaltasunez uztartzen dituen ikus-entzunezko lan zorrotza eta koherentea” egin baitu. Weerasethakulek azaroaren 16an hartuko du saria, jaialdiaren amaiera ekitaldian. 124 herrialdetako 3.770 film laburretatik, 52 film lehiatuko dira Sail Ofizialean Jaialdiko Sari Nagusia eta fikzio, animazio eta dokumental onenaren Mikeldiak lortzeko borrokan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Txaber Altubek irabazi du Amorebieta Etxanoko kanporaketa

ar. Urr 23 , 2018
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu da asteburuan Amorebieta-Etxanon; Txaber Altubek jaso zuen puntu gehien,finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak, 478 puntu. Horrela, abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak. Erlantz Ibarburengoitia bertan izan zen eta saioaren kronika ekarri digu, baita bertsolariekin izandako solasaldiak, Txaber Altube Ander Elortegi eta […]

Honekin lotuak