Udagoieneko Ostera ekimenaren XXI.edizioa martxan da

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur egitarauak Bizkaian kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Halaber, euskal sortzaileak eta euskal sorkuntzak plazaratzea eta jendeari hauek ezagutzeko aukera emateaz ere arduratzen da ekimena. Emanaldi guztiek euskara izaten dute ardatz eta beraietan kalitatea eta aniztasuna izaten dira ezaugarri nagusiak.

Aurtengo hogeita batgarren edizioak Udagoieneko Ostera Hegan dauka izena eta azaroaren 13tik 29ra bitartean ospatzen ari da. Asteburu bakoitzean emanaldi bana aurkeztuko dute: Eñaut Elorrietaren kontzertua azaroaren 13tik 15era bitartean egon da eskuragai Topaguneko webgunean, Zea Maysena hil bereko 20tik 22ra bitartean egongo da eta Izaki Gardenak taldearena, aldiz, 27 eta 29 egunen artean.

Maria Rivero Topaguneko kideak azaldu digunez, bizi dugun ezohiko egoera honek ere eragina izan du Udagoieneko Osteran.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertso Aroa ekimenen baitako gazteen bertso-jaialdia

og. Aza 19 , 2020
Gaur ere beste POTTO bat egin dugu. Bertso Aroa ekimenen baitako gazteen bertso-jaialdia ekarri dugu eta, Ainhoa Aranbururen aginduetara, kantuan izan dira Xabat Illarregi , Aner Peritz “Euzkitze” , Maite Sarasola , Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra eta Oihana Arana. Bertso aukeraketa diktatoriala nahikoa ez eta… bertsoak prosarekin uztartuta… Maite Sarasola […]

Honekin lotuak