Euskaraldia hastear den honetan, hedabideen babesa jaso du ekimenak. Bilboko hedabideotako ordezkariok bat egin dugu Euskaraldiari babesa adierazteko. Ekimenaren helburua herritar guztien artean euskarazko hizkuntza-harremanak bultzatzea da. Ostiralean bertan hasiko da Euskaraldia, eta abenduaren 3a bitarte egitarau oparoa aurkeztu dute Bilbon, auzoetan banatuta.
Igandean Berrizen jokatu zen Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa, Miren Amuriza gailendu zen eta finalerako txartela lortu du. Bertsozaleek bete-bete egin zuten Berrizko frontoia igandean, guztira 650 bertsozale elkartu dira. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa izan da. Erlantz lankidea izan zen bertan eta kronika ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181120_erlantz_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.