Edorta Jimenezek bere liburu berria aurkeztu du: “Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua”

“Zorrak ez dira barkatzen edo ez barkatzen. Zorrak kitatu egiten dira. Nire kodea da” Esaldi honekin aurkeztu du bere liburu berria, Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenezek. Hamarkada oso batez eleberrigintzan aritu gabe egon ostean, Txalapartaren eskutik kaleratu du nobela beltz hau mundakarrak. Ertzain torturatzaile bat jarri du protagonista Jimenezek eta hildako txakur batzuen kasuarekin hasi eta gai sakonak jorratzen ditu liburuan; ustelkeria, justizia, tortura, gizartearen pasibitatea eta beste asko, guztia ironia eta kritika sakonekin. Iñigo Cabacasen gaia ere izan du hizketagai;   oso kritikoa izan da, ia zinikoa, boterearen iruzurrarekin, polizia indarrekin eta hauen tortura kasuekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

200. zenbakiaren harira, Gaztezulok 200 Fest antolatu du igandean Kafe Antzokian

ol. Aza 23 , 2018
Berrehungarren zenbakia kaleratu du aurtengo azaroan Gaztezulo aldizkariak. Hau ospatzeko Gaztezulo 200 Fest-a antolatu dute igandean, azaroaren 25ean, Zea Mays Xabi Solano, Zuriñe Hidalgo eta beste askorekin, Bilboko Kafe Antzokian. Gurekin izan da Gaizka Izagirre, aldizkariko zuzendaria, Gaztezuloren orain arteko bideaz eta berrehungarren zenbaki bereziari buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181123_Gaztezulo_200.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak