Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) apirilaren 5erako, biharko manifestazio deialdi zabala egin du lau hiriburutan: Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. “Soldatak eta pentsioak duinak, orain, hemen eta denontzat!” lelopean, bizi-baldintza duinak aldarrikatzeko eta aberastasunaren banaketa justua eskatzeko kalera irteteko deia egin diete langile eta pentsiodun guztiei. Pentsiodun mugimenduen esanetan, “onartezina da finantza- eta energia-enpresa handiek etekinak pilatzen jarraitzea, gero eta langile eta pentsiodun gehiagok soldata eta pentsio eskasak jasotzen dituzten bitartean”. Horrez gain, gazteen eta pentsiodunen interesak kontrajarri nahi dituzten diskurtso faltsuak gaitzetsi dituzte.
Deskargatu hemen.