Guarko saioan, guri gustatzen zaigun bezala, gaur-gaurko diskoak baina baita ahantzi gabe dauzkagun disko zaharragoak ere, hala nola, Gravenhurst proiektua. Horren atzean Nicholas John Talbot musikaria zegoen, 2014an zendu zen Talbot eta Gravenhurst proiektuarekin hainbat disko utzi zizkigun, besteak beste Black Holes in the Sand (2004) izenekoa, bertatik Still Water abestia atera dugu. Segidan, Espers talde amerikarra. Hauek folk psikodelikoa jorratzen dute eta The Weed Tree diskotik Flaming Telepaths abestia atera dugu. Espers utzi eta horren ildotik doan Hazparneko talde batekin segituko dugu, Behi Bideko Andere Xuriak euren azken diskotik (Distortsioen Mundua, 2018) Aresti Hun izeneko abestia utziko digute. Aurkezpen gutxi behar du gure hurrengo gonbidatuak: Mark Lanegan entzutesua, Like Little Willie John abestiarekin 2004an kaleratu zuen Bublegum diskotik. Josh Ritter-ek Snow is gone abestia utziko digu (Hello Starling)eta bukatzeko Zoo Lapurdiko rap-rock taldea ekarri dugu ZOO diskoan bildu zuten Oreina abestiarekin eta horren segidan King Krule OOZ diskotik ateratako Half man Half shark abestiarekin.
Deskargatu hemen.